Egungo gazteek gazteleraz egitea nahiago dutela dirudi, gaztelera erabiltzen baitute herriko jendearekin, edo lagunartean komunikatzeko.
Testu honen bidez, gazteek gazteleraren erabilerarekin egiten duten gehiegikeriaren kausak azaltzen saiatuko naiz.
Alde batetik, gazteek egoera formaletan (ikastetxean…) euskaraz hitz egiten dute beti, baina kalean, eta beraien eremuetan erdaraz hitz egiten dute. Nik, esaterako, euskaraz egin izan dut beti, baina dendetako dendari askok erdaraz egin didate, ni gazteleraren erabilerara bultzatuz.
Bestetik, boterearen hizkuntzaren kontrako jarrera izaten dute gazteek; ikastola eta familiari
( euskaraz gehienetan ) aurka egitearren gaztelerara jotzea, alegia. Adituek, gazteen izaera errebeldeagatik ematen dela diote.
Horrez gain, beren sentimenduak euskaraz adierazteko dituzten zailtasunak daude. Azpeitian eginiko inkesta batek dioenez, hango euskal gazteek euskara erabiltzen dute eguneroko bizitzan, baina ligatzeko, adarra jotzeko edo iseka egiteko orduan, zailtasunak aurkitu eta gaztelerara jotzen dute.
Gurasoek ere eragin handia dute gazteengan. Umeak erdal-giroan heziz gero, erdarara joko dute edozein egoeratan, beren ama-hizkuntza baita gaztelera. Beraz, gurasoen aukera ere bada askotan: hizkuntza ala hezkuntza.
Gainera, telekomunikabideek indar eta eragin handia dute. Telebistako kate gehienek gaztelania erabiltzen dute euren saioetan. Egunkari gehienak, ere, gaztelaniaz dira, kaleko publizitatearen antzera. Gaur egun euskara gehien erabiltzen duen telekomunikabidea irratia da.
Azkenik, euskara bultzatzeko kanpaina ugari, edo eta proiektu ugari sortu direla egia da, baina nolatan hitz egingo dute gazteek euskaraz helduak gazteleraz ikusiz gero? Jakina da gazteek heldu izateko grina handia dutela. Gazteleraz ikusi eta entzuten badituzte helduak, gazteleraz egingo dute, helduak sentitzeko.
Denbora luzez jarrai genezake arrazoiak azaltzen, baina gazteek euskaraz hitz egitea nahi badugu, esfortzu bat egin beharko dugu, gazte naiz zahar izan.