Baziren bai famili batean zortzi bat ume. Denak ile eta begi beltz-beltzak zituzten; batek izan ezik. Bosgarrena ilehoria zen, begi urdin-urdinekoa. Urteak aurrera zihoazen eta iritsi zen aitaren garaia. Hil aurretik emazteari galdetu zion: -Maitea, jada hiltzear nagoenez erantzun galdera bati mesedez. Zein da bostgarren ume horren aita? Emazteak, lotsaturik, erantzun zion: -Hara maitea, bostgarren umea da zurea.