Denok dakigun moduan, Wazemank ETB1eko umore saioa da, sketch umoretsuen bitartez edozein pertsona (euskaldun) barrez lehertzen jartzen duena: arregitarrak, atsuak, autopatxi, anbulatoixua… eta beste mila gauza!

Angel Alkain, Ainere Tolosa, Jon Iraola, Mikel Pagadizabal, Iñake Irastorza, Ana Elordi, Mikel Lasturain eta Egoitz Lasa dira aktoreak, eta hauek telesail hau sekulako telesail umoretsu bilakatzendute. Izan ere, Wazemankek ostiral gauak dibertigarriagoak egiten ditu! Animo, Wazemank, segi horrela!

Nire ustez, arregitarrak eta atsuaken sketch-ak dira onenak eta baita autopatxi ere. Benetan, barre batzuk botatzeko gogoz bazaudete, ez galdu telesail hau!

Hau da gehien gustatzen zaidan umore saioa , izan ere, Wazemankek hitz joko (eta nola ez, antzezpen) bikainak egiten ditu. Eta dena Euskaraz!

“Vaya semanita” -rekin alderatzean, hobekuntza nabarmenak antzematen ditut nik hizkuntzaz gain; Saioa emititzeko ordutegia besteak beste.

Wazemank: ostiralean, 21:30etan, ETB1en.