Denok dakigun moduan, Wazemank ETB1eko umore saioa da, sketch umoretsuen bitartez edozein pertsona (euskaldun) barrez lehertzen jartzen duena: arregitarrak, atsuak, autopatxi, anbulatoixua… eta beste mila gauza!
Angel Alkain, Ainere Tolosa, Jon Iraola, Mikel Pagadizabal, Iñake Irastorza, Ana Elordi, Mikel Lasturain eta Egoitz Lasa dira aktoreak, eta hauek telesail hau sekulako telesail umoretsu bilakatzendute. Izan ere, Wazemankek ostiral gauak dibertigarriagoak egiten ditu! Animo, Wazemank, segi horrela!
Nire ustez, arregitarrak eta atsuaken sketch-ak dira onenak eta baita autopatxi ere. Benetan, barre batzuk botatzeko gogoz bazaudete, ez galdu telesail hau!
Hau da gehien gustatzen zaidan umore saioa , izan ere, Wazemankek hitz joko (eta nola ez, antzezpen) bikainak egiten ditu. Eta dena Euskaraz!
“Vaya semanita” -rekin alderatzean, hobekuntza nabarmenak antzematen ditut nik hizkuntzaz gain; Saioa emititzeko ordutegia besteak beste.
Wazemank: ostiralean, 21:30etan, ETB1en.

Ez dut Wazemank ikusteko aukerarik izan oraindik. Dena dela, artikulu hau irakurri ostean ostiral honetako saioa galduko ez dudala zin dagizut!!
Comment by xarana — 2006-05-04 @ 13:59
benetan wazemank dela etb-1k egin duena hoberena azke urteotan, ostiralero egundoko parrak botatzen ditugu, ba zan garaia euskaraz ere umoreaz disfrutatzeko ordua, konplejurik gabe, segi horrela wazemank, onenak zarete!
Comment by joxe — 2006-05-13 @ 1:44
eutsi goiari wazemank!Eskertzeko lana egiten ari direna, Alkain ona da baina atzetik duen ekipo osoa oso ona da. Etb 1-ek behingoagatik zeozertan asmatu du.
Comment by telesforo — 2006-05-24 @ 22:45
Aupa Telesforo! Ados nago zurekin, bikaina da bai aktoreen lana bai atzean dagoen ekipoarena. Goiko bideoa oraindik ikusi gabe nuen, eta izugarria da!!
Comment by xarana — 2006-05-26 @ 9:45