Inoiz pentsatu al duzu begetariano izatea? Zer esan nahi du hitz honek, zehazki? Begetariano hitzaren esanahia animali jatorriko elikagairik ez jatea da. Ni, barazkijalea ez naizen arren, begetariano izatearen alde agertzen naiz.

Alde batetik, dieta barazkijale edo begetarianoa jarraitzeak zenbait gaitz prebenitzen laguntzen du, bihotz gaitzak eta diabetesa, esaterako.

Jakina da zenbait gizon-emakumek argaltzeko hainbat dieta jarraitzen dituztela. Ba, begetarianismoa argaltzeko modurik onenetariko bat da, bestetik.

Begetariano izatearen beste onura bat, hesteetako fermentazioa galarazi eta toxinak kanporatzen laguntzen dituela da.

Egia da dieta honek elikagai-gabezia sor dezakeela, baina, ongi planifikatutako dieta batek behar nutrizional guztiak bete ditzake, hazte prozesuan dauden pertsona, haurdun, kirolari eta baita adinduetan ere.

Munduko gosetea da barazkijale izateko beste arrazoi bat, ekoizturiko haragi kiloko 4 pertsonek gosea pasatzen baitute. Eta zu lauen horietako bat bazina?

Animaliek ere bizitzeko eskubidea dute; estatistikek diotenez, urtean bost bilioi (5 000 000 000 000) animali hiltzen dituzte haragia lortzeko.

Azkenik, barazkiak haragia baino ekonomikoagoak direla esan behar da.

Hori guztia kontutan hartuta, barazkijalea izatearen alde agertzen naiz, izan ere, behar nutrizional guztiak betetzeaz eta bihotzeko gaitzak gutxitzeaz gain, osasunarentzako oso ona baita.

                                                                             <img src='/images/begetarianismoa.jpg' alt='' />